#EtxetikMundura

Igor Goikoetxea DJ-a, #EtxetikMundura

Igor Goikoetxea DJak musika saio batekin hartu du parte #EtxetikMundura egitasmoan. 

Platerekin eta nahasteko mahaiarekin duen maisutasuna erakutsi du Goiko DJak bideo honetan.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Zarauzko Hitzan Occhi di farfalla taldea, Karkara.eusen Iñaki Gurrutxagaren bertsoak, Uztarria.eus-ek Ane Jurado abeslariaren saioa eta Maxixatxen.eus-ek Itziar Elias aktorea.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!