Mikel garaile Egunean Behineko Baleikeren taldean

Baleike 2020ko mar. 23a, 10:53

Mikel erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratuko du.

Martxoaren 6tik 22rako astean Mikel erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 563,70 puntu eskuratu ditu. Honenbestez, astero Maiaur Izozkiak establezimenduak irabazlearentzat eskainitako gosari ederra eskuratuko du (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat aldizkaria@baleike.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin; konfinamendua amaitzean eta egoera bere onera itzultzean banatuko dugu saria).

Hemendik aurrera, denboraldi bakoitzeko jokalari onenak ere eskuratuko du saria. Zortzi asteko denboraldi labur honetan puntuazio altuena lortzen duenak Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua izango du opari. Zortzi astean denboraldiko sailkapena antolatzeko printzipio sinple bat aplikatu dugu: 8 astetik, 4 aste onenak zenbatuko zaizkio parte hartzaile bakoitzari.