Bigarren Katuplaza irratsaioa, gaur Zumaiako Irrati Piratan

Baleike 2020ko mar. 22a, 13:12

Katuplaza irratsaioaren bigarren saioa izango da gaur, Zumaiako Irrati Piratan. 17:00etan hasiko da FMko 93.00 sintonian. 

Hiru gai landuko dituzte gaurko irratsaioan:

  • Bihar lanera? Nola daude Zumaia eta inguruko enpresak?
  • Ba al dakizu Zumaian gazte batzuek 3D inpresorak erabilita osakidetzari emateko babes materiala fabrikatzeko asmotan direla?
  • Txina, herrialde ezezagun hori.

Zuzenean entzun ezin dutenek, 18.00etatik atzera Ivoox aplikazioan eta Telegrameko Katuplaza kanalean entzuteko aukera izango da.