Marlik taldeak abestuko du gaur #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 22a, 12:28

Marlik taldeko abeslari Maialen Velardek eta gitarra jotzaile Beñat Fernandezek abesti bat partekatuko dute Baleike.eus webgunean, #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. Sarioa 20:00etan izango da. 

Mugarik ez dagoen mundu batean gaudela agerian geratzen da bideo honetan. Batak Lisboatik abestu du, eta besteak Bilbotik lagundu dio gitarrarekin. Emaitza gaur ikusteko aukera izango duzue, 20:00etan, Baleike.eus webgunean.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Karkararen, Uztarriaren, Maxixatzenen eta Zarauzko Hitzaren webguneetan ere izango dira saioak gaurtik aurrera, eta den-denak ikusgai izango dira Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren webguneetan.