#EtxetikMundura

Marlik, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 22a, 20:00

Marlik taldeak ere #EtxetikMundura egitasmoan parte hartu du, abesti honekin. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Karkara.eus-ek Imanol eta Iratz Urkizuren kontzertutxoa eman du, Zarauzko Hitzan-ek Martin Etxeberriaren olerki errezitaldia, Uztarria.eus-ek Ekain Ibarguren pailazoaren ikuskizuna eta Maxixatxen.eus-ek Lurdes Suduperen liburu gomendioak .

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!