Kantauri Kantari abesbatza bertsotan

Feli Uria 2020ko mar. 22a, 09:53

Kantauri Kantari abesbatzako lagunak balkoietara atera ziren atzo ere. Hirugarren saioa izan zuten, baina berezia izan zen atzokoa. 

Hasiera eta bukaera bereziak izan dira. "Hasi, Jose Joakinen bi bertsoekin hasi dugu. eta bukatu, berriz, auzoko baten urtebetetzea zela eta zorionak abestuz bukatu dugu".

Hona hemen atzo kantatutako bertsoak:

Etorri zaigun gaitza
ez dugu begiko
hementxe inguruan
dabilkigu tinko
baina denok dakigu
ez dela betiko
ta zergatik ez degu
abesten segiko
Abesten dun herria
ez da inoiz hilko.


Begiratu orain zer
panorama degun
baina badakigu zer
egin dezakegun
arriskupean gaude
milaka euskaldun
ta birusa atera
ez dadin txapeldun
Kantaurin horrelaxe
jarraitu dezagun.