#EtxetikMundura

Telmo Esnalen gomendioak, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 21a, 20:00

Telmo Esnal zinemagileak (Urte Berri on, amona, Dantza) gomendio batzuk eman ditu, konfinazio garai honetan, etxean pelikulak ikusteko #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. Aurreko egunotan bezala, saioa 20:00etan izango da.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Karkara.eus-ek Rosi Lazkanoren bertso saioa eman du;  Uztarria.eus-ek Edurne Lazkanoren liburu gomendioak eskaini ditu eta Maxixatxen.eus-en Lizar bikotearen kontzertua.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!