#EtxetikMundura

Roberto Gutierrezen gomendioak, gaurko #EtxetikMundura emanaldian

Baleike 2020ko mar. 20a, 16:27

Ostarrena zine klubeko kide Roberto Gutierrezek berrogeialdi honetan etxean ikusteko pelikula batzuen gomendioa egingo du #EtxetikMundura emanaldian. Sarioa 20:00etan hasiko da, Baleike.eus webgunean.

Eskualdeko beste hedabideek ere bat egin dute egitasmo honekin. Hauek dira gaur ordu berean ikusteko aukera izango diren saioak.

– Felipe Murillo musikari azpeitiarra
– Ibai Marin eta Libana Taboada musikari oriotarrak
– Goiuri Epelde idazle azkoitiarra
– Josu Txapartegi “Txapas” eta Marije Zumeta bikote zarauztarra

Hauek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!