Kantauri Abesbatza balkoitik balkoira kantuan

Baleike 2020ko mar. 20a, 11:26

Koronabirusa ez hedatzeko agindutako konfinamendua era desberdinetan bizi dute herritarrek. Urteetan zehar pilatutako liburuak irakurtzen, pelikulak edota serieak ikusten, edo, Kantauri plazako bizilagunen kasuan, kantuan. 

Kantauri abesbatza sortu dute plaza horretako bizilagun batzuek, eta atzo arratsaldean izan zuten lehen saioa. Balkoietara atera, eta kantuan aritu ziren herritar hauek, bideo honetan ikus daitekeen bezala. Gaur bertan, 17:00etan, bigarren saio bat egitea aurreikusten dute.