Sentimenduen gainetik dagoena

Onintza Lete Arrieta 2020ko mar. 19a, 11:12
Iribarren ama Pilar Zulaika eta semea Gorka Iribar. Modu. desberdinean, biei eragin die koronabirusak egunerokoan. (Jexux Iribar)

Zumaiako Otezuri adinekoen egoitzan bizi da Jexux Iribar zumaiarraren 90 urteko ama. Ostiral arratsaldean bisitatu zuen azkenekoz, eta argi du lehentasuna birusa egoitzatik at lagatzea dela.

Jexux Iribar Zulaika zumaiarrak ostiral arratsaldean ikusi zuen azkenekoz ama. 90 urte egingo ditu laster, apirilaren 1ean, eta Zumaiako Otezuri adinekoen egoitzan bizi da. Astean bospasei egunetan bisita izaten zuen amak ostiralera arte, eta Iribarrek uste du orain botako duela hori faltan. Hala ere, argi ditu lehentasunak: "Inportanteena da koronabirusa ez sartzea egoitzan. Hori da garrantzitsua, eta horretarako beharrezkoa bazen neurri hau, ongietorria. Ondo ikusten dut egoitzak itxi izana", iritzi dio.

Zabaltzen ari den informazioa, izan ere, kezkagarria da: Madrilen, esaterako, adineko egoitza batean gutxienez 19 egoiliar hil dira, eta atzo medio batzuek zioten Gasteizkorrek ere egoitza bateko zazpi egoiliar ere hil direla. Kontuak kontu, Iribarrek azaldu du lasai dagoela, eta amak egoitzetan bizitzen daramatzan lau urteetan ikusi ahal izan dutela ondo zainduta daudela adinekoak.

Bisitak jada murriztuta zituzten aurreko astean: pertsona bakarra joan zitekeen bisitan, eta gehienez ordubetez. Ostiraleko azken bisita horretan ez zioten ezer esan Iribarri, eta normalnormal agurtu zuen ama. Handik pixka batera, ordea, egoitzara itzuli beharra izan zuen, eta orduan esan zioten: hurrengo egunean itxi egingo zituzten egoitzak eta ezingo zen bisitarik egin. Iribarrek ez zuen ezusteko handirik hartu hori entzutean, aurreko murrizketak ikusita. "Guk kanpotik joanda, ez egoiliarrak bakarrik, langileak ere kutsa ditzakegu. Hortaz, ulertzen dut haien jarrera".

"Orain arte ondo zainduta egon dira, eta orain ere hala egongo direla ziur naiz, edo hori pentsatu nahi dugu behintzat".

Gogorragoa zeinentzat?
Era askotako beharrak dituzten adinekoak bizi ohi dira egoitzetan. Eta horrek ere izango du eragina hemendik aurera, bisita falten aurrean egoiliar bakoitzak biziko duen moduan. Batzuek ondo dute burua, baina eguneroko bizitzan laguntza behar dute oinarrizko gauzak egiteko. Beste batzuk, berriz, fisikoki ondo daude, eta burua dute galduta. Iribarren amak, esaterako. "Ahaztu egiten zaizkio gauzak. Ondo arrazoitzen du, eta gurekin elkarrizketa normala mantentzen du, baina gauza asko hamar minuturako ahaztuak izaten ditu". .Horregatik, uste du burua ondo duten egoiliarrek baino gutxiago sufrituko duela beren amak senitartekoen ausentziaren aurrean. "Burua ondo dutenek nabarituko dute gehien bisita falta hau".

Senitartekoentzat ere ez da egoera samurra. "Pena ematen dizu, ez dakizulako nola dagoen zure familiakoa. Bisitatzen duzunean, behintzat, badakizu, zeuk ikusten duzu".

"Pena ematen dizu, ez dakizulako nola dagoen zure familiakoa. Bisitatzen duzunean, behintzat, badakizu, zeuk ikusten duzu".

Inork ez daki noiz geldituko den bertan behera larrialdi egoera eta berriz noiz irekiko dituzten adineko egoitzetako ateak. Bitartean, nola eraman bakardade hori? Izango dute laguntzarik, terapia edo psikologorik aholkuak emateko edo lanketaren bat egiteko? Iribarrek behintzat, ez dauka informaziorik horren inguruan.

Galdera gogorragoak ere badatozkio bati burura: egoera honetan maite dugun hori hiltzen bazaigu? Iribarrek argi du egoiliarren bat gaixotuko balitz garaiz jakinaraziko litzaiokeela familiari. Zentzu horretan ere lasai da Iribar. Beretzat garrantzitsuena, azpimarratu du behin baino gehiagotan, da birusa egoitzetara ez sartzea: "Ondo zainduta daude eta, horregatik, gaixotzen ez badira, hau ere pasako dela uste dut", iritzi dio zumaiarrak.

Txinan dagoen mugimenduarekin eta jendetzarekin, dena hutsik aurkitu zuten: autobideetan inor ez, aireportuan inor ez... Han goitik behera errespetatu zuten berrogeialdia".

Amona Otezuri egoitzan, eta biloba Txinan
Jexux Iribarren seme zaharrenak ere gertutik ikusi ditu mundu erdia astintzen ari den birusaren eraginak. Txinan bizi da, eta oraindik lanean maskarillekin dabiltzan arren, haiek koronabirusa atzean utzi dutela uste du Iribarrek. "Kasualitatea izan zen, baina gure semea-eta, lan kontuengatik, Gabonetan hona etorri beharrean, urtarril amaieran etorri ziren, otsail erdialdera itzultzeko. Justu etorri ziren, han arazoak hasi zirenean. Han egoera asko konplikatu zen, eta astebete geroago, baina joan egin ziren bueltan. Harrituta gelditu ziren hara iristean. Txinan dagoen mugimenduarekin eta jendetzarekin, dena hutsik aurkitu zuten: autobideetan inor ez, aireportuan inor ez... Han goitik behera errespetatu zuten berrogeialdia". Egoera horrenbeste aldatu da, non, Iribarren esanetan, orain Txinan dute arazoa hemengo piezak faltako dituztelako laster.