Nola daude Zumaiako kaleak konfinamenduaren laugarren egunean?

Baleike 2020ko mar. 18a, 15:10

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik lau egun igaro dira, eta herritarrak ezinbesteko ekintzak egiteko bakarrik atera daitezke kalera. Herrian COVID-19 kasurik ez da hauteman, baina, hala ere, gutxi dira kalera irtetea erabaki duten herritarrak.