Schulz jauna garaile Egunean Behineko Baleikeren taldean

Schulz jauna erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratuko du.

Martxoaren 9tik 15erako astean Schulz jauna erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 559,72 puntu eskuratu ditu. Honenbestez, astero Maiaur Izozkiak establezimenduak irabazlearentzat eskainitako gosari ederra eskuratuko du (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat aldizkaria@baleike.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin; konfinamendua amaitzean eta egoera bere onera itzultzean banatuko dugu saria).

Hemendik aurrera, denboraldi bakoitzeko jokalari onenak ere eskuratuko du saria. Zortzi asteko denboraldi labur honetan puntuazio altuena lortzen duenak Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua izango du opari. Zortzi astean denboraldiko sailkapena antolatzeko printzipio sinple bat aplikatu dugu: 8 astetik, 4 aste onenak zenbatuko zaizkio parte hartzaile bakoitzari.

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.