Euskaraldia 2020

Euskaraldia martxan jartzeko lehen bilera egin dute

Baleike 2020ko mar. 14a, 13:16

Euskaraldiako batzordea indartzeko eta egonkortzeko asmoz, herriko hainbat eragilerekin bildu ziren ostegunean.

Ostegun arratsaldean Zumaiako Euskaraldia batzordea herriko hainbat elkarterekin bildu zen. Euskaraldiaren berri eman zuten: ekimena aurten entitateetara iritsiko denez, horiek eman beharreko pausoak azaldu zituzten. Euskaraldiaren batzordean parte hartzera gonbidatu zituzten bertaratutakoak, eta batzordetik azaldu dutenaren arabera, "erantzun ona" izan du gonbitak. Behin batzordea egonkortuta eta indartuta, herriko gainontzeko eragileei eta enpresei horren berri eman eta Euskaraldiaren lanketa martxan jarriko dute datozen hilabeteetan. 

Gerturatu zirenei eskerrak eman nahi izan dizkiete, eta "oso pozik" agertu dira bilerak izan duen erantzunarekin. Zalantza edo informazio gehiago eskuratzeko, 688714547 telefono zenbakira deitu edota zumaia@euskaraldia.eus / sara@topagunea.eus helbidetara idatzi daiteke.

Antolatzaileek laster emango dute hurrengo bileraren berri.