'Resolute' uretaratu du Balenciagak

Baleike 2020ko mar. 13a, 17:08

Laugarren saiakeran lortu dute baporea uretaratzea. Sarauneko moilan egingo dizkiote azken lanak.

Goizean goiz uretaratu du Balenciagak Resolute ontzia. Asteartean egin zuten lehen saiakera, eta gaur lortu dute, laugarrenean. Ontziolatik Sarauneko moilara gerturatu dute baporea, eta azken lanak egingo dizkiote bertan ontziari.