Abantoko hilketa matxista gaitzetsi du Mugimendu Feministak

Baleike 2020ko mar. 12a, 19:24

Ez dute elkarretaratzerik egingo, baina berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako aldarria zabaldu nahi izan dute. 

Neska laguna eta alaba hiltzea egotzita, gizonezko bat atxilotu zuten atzo Abanton. Etxe batean atzeman zituzten gorpuak, indarkeria zantzuekin. Abantoko Udalak eta mugimendu feministako hainbat eragilek salatu dute hilketa, horien artean, Zumaiako Mugimendu Feministak. 
 
Koronabirusaren eraginaren ondorioz, ez dute elkarretaratzerik deituko, baina hilketaren aurrean gaitzespena adierazi eta indarkeria matxistaren aurka lanean jarraitzeko mezua zabaldu dute. Era berean, berdintasunaren alde egin eta "aske bizi nahi dutela" aldarrikatu dute Mugimendu Feministako kideek.