Flysch Trailaren izen ematea apirilaren 6ra atzeratu dute

Baleike 2020ko mar. 12a, 09:47

Martxoaren 23rako zegoen aurreikusita aurtengo Flysch Trailean izena emateko epea irekitzea, baina bi astez atzeratzea erabaki da, koronabirusa dela eta.

Egunetik egunera areagotzen eta gogortzen ari dira koronabirusari eusteko neurriak eta, hori dela eta, Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileek erabaki dute zuhurtziaz jokatu eta izena emateko epea bi astez atzeratzea. Beraz, apirilaren 6an irekiko da epea.

Edozein aldaketa edo neurri berririk balego, lehenbailehen jakinaraziko dutela adierazi du mendi lasterketako antolakuntzak.

Entrenamenduaren data aldaketa

Igande honetarako zegoen aurreikusita emakumeei zuzendutako hurrengo entrenamendu saioa, baina bi astez atzeratzea erabaki dute, eta martxoaren 29an egingo da.