Euskaraldia 2020

Euskaraldia martxan jartzeko bilera egingo da ostegunean

Baleike 2020ko mar. 11a, 08:25

2020ko Euskaraldiaren inguruko informazioa azaldu eta parte hartzeko moduak azalduko dituzte. 18:30ean hasiko da saioa, bihar, udaletxeko pleno aretoan.

Bilera honetan Euskaraldiaren dinamizatzaileak, udal teknikariak eta ordezkariak, eta herriko elkarte eta entitateetako ordezkariak bilduko dira. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute, hala nahi izanez gero. 

Iaz egin zen lehen Euskaraldia. Ekimen haren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea izan zen. 2020ko udazkenean egingo den bigarren ariketa sozialak bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.