Martxoak 8 - 2020

Asteazkenean egitekoa zen Alu Ulu antzerki foroa bertan behera geratu da

Baleike 2020ko mar. 10a, 19:05

Antzezleen arrazoi pertsonalak medio, biharko, martxoaren 11rako aurreikusita zegoen Alu Ulu Antzerki Foroa bertan behera geratu da.

Antzerki Foroaren ondoren hastekoa zen Tratu onak eta erotismoa ikastaroa bere horretan mantenduko da. Beraz, interesa daukaten emakumeek izena eman dezakete apirilaren 23a bitartean. Izena emateko bideak: zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidean, 943110534 telefonoan edo Hogarreko lehenengo solairuan astearte, asteazken eta ostegunetan, 16:00-20:00 bitartean.