Eneiruk jaso du Egunean Behineko Baleikeren taldeko saria

Martxoaren 2tik 8erako astean Eneiru erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Atzo bertan jaso zuen Maiaur Izozkiak saltokiak emandako saria: gosari konpleto. 

Hemendik aurrera, denboraldi bakoitzeko jokalari onenak ere eskuratuko du saria. Zortzi asteko denboraldi labur honetan puntuazio altuena lortzen duenak Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua izango du opari. Zortzi astean denboraldiko sailkapena antolatzeko printzipio sinple bat aplikatu dugu: 8 astetik, 4 aste onenak zenbatuko zaizkio parte hartzaile bakoitzari.

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.