Zumaiako batelen lan ona Hernanin

Baleike 2020ko mar. 9a, 12:35
Argazkia: Montse Atxega Etxebeste

Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zen atzo Pasaian, Hernanik antolatuta. Aurreko jardunaldietan egin bezala, Telmo Deun arraun elkarteko ontziek lan polita egin zuten.

Infantil mailan, emakumezkoetan, Zumaia hirugarren izan zen Orio Ak irabazitako estropadan. Zumaiako B ontziak, mistoak, laugarren denbora onena egin zuen, nahiz eta sailkapenean azken postuan kokatu. Mutiletan bigarren egin zuen Zumaiako batelak.

Neskatan, promesa mailan, Zumaia A laugarren izan zen, eta B txalupa hamargarren, San Juan Ak irabazitako estropadan. Mutiletan, kadete mailan, Zumaia Dk beste garaipen bat erdietsi zuen. Kategoria berean, A ontzia laugarren izan zen, B batela zazpigarren eta C ontzia hamabosgarren. Amaitzeko, jubenil mutilak hirugarren izan ziren San Juanek irabazitako lehian.

Hemen ikus daitezke eguneko sailkapenak.

Hemen, berriz, jardunaldiak emandako argazki batzuk.