Martxoak 8 - 2020

Bideoa: Manifestazioa egin eta gero, elkarrekin bazkalduta borobildu dute eguna

Mireia Galarza 2020ko mar. 8a, 21:37

Eguerdiko manifestazio jendetsuaren ondoren, dozenaka emakumek elkarrekin bazkaldu du gaur, Martxoak 8, Torreberri gaztetxearen kanpoaldean. Antolatzaileekin eta parte hartzaileekin hitz egin du BALEIKEk.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta horregatik, ehunka herritar atera da kalera berdintasuna nahiz borroka feminista aldarrikatzera. Eguerdian manifestazio jendetsua egin dute herriko kaleetan barna, eta ondoren, Torreberri gaztetxearen kanpoaldean bazkaltzen izan dira emakume asko. Antolatzaileekin eta emakume  batzuekin hitz egin du han BALEIKEk.