Martxoak 8 - 2020

Protesta zaratatsua gauerdian, Emakumeen Nazioarteko Egunari hasiera emateko

Baleike 2020ko mar. 8a, 10:59

Martxoaren 8a aldarrikapen eguna da herritar askorentzat, eta horregatik, herriko kaleetan manifestazio zaratatsua eginez hasi dute aurtengo egitaraua bart.

Gauerdiko manifestazioaren ondoren, gaur eguerdian jarraituko dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzek.

Hau da egitaraua:

12.30: Manifestazioa Saregile plazatik abiatuta. Amaieran, Malen Etxea elkarteak ‘Piramide’ performancea eta beste hainbat ekintza.

14.00: Bazkari feminista.

18.00: Manifestazioa Donostian.

Egitaraua emakumeon* etxeak, Mugimendu Feminisitak, Berdintasun Foroak, Malen Etxeak eta Udalak elkarlanean osatu dute. Deialdiek izango dute jarraipenik beste zenbait egunetan:

Martxoak 11, asteazkena, 18:30ean: Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat hitzaldia, Rina Cabezaren eskutik. Oxforden.

Martxoak 25, asteazkena, 18:30ean: La deconstruccion del amor romantico como prevencion de la violencia de genero hitzaldia, Loredi Salegiren eskutik, Hogarreko erabilera anitzeko gelan.

Martxoak 31, asteartea, 18:30ean: Brecha orgasmica hitzaldia, Paola Damontiren eskutik, Oxforden.

Apirilak 2, osteguna, 22:00etan: Zinegoak: Indianara filma, Aita Marin. Brasilgo portugesez izango da, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluekin.