Martxoak 8 - 2020

Hona hemen gaurko M8ko deialdiak

Baleike 2020ko mar. 8a, 08:30

Gauerdian eman zitzaion hasiera egitarauari. Jarraipena izango du eguerdi eta arratsaldean, manifestazioarekin, bazkariarekin eta Donostiako manifestazio nagusiarekin.

Hona hemen gaurko deialdia:

00.00: Kazerolada Saregileen plazan.

12.30: Manifestazioa Saregile plazatik abiatuta. Amaieran, Malen Etxea elkarteak ‘Piramide’ performancea eta beste hainbat ekintza.

14.00: Bazkari feminista.

18.00: Manifestazioa Donostian.

 

Egitaraua emakumeon* etxeak, Mugimendu Feminisitak, Berdintasun Foroak, Malen Etxeak eta Udalak elkarlanean osatu dute. Deialdiek izango dute jarraipenik beste zenbait egunetan:

Martxoak 11, asteazkena, 18:30ean: Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat hitzaldia, Rina Cabezaren eskutik. Oxforden.

Martxoak 25, asteazkena, 18:30ean: La deconstruccion del amor romantico como prevencion de la violencia de genero hitzaldia, Loredi Salegiren eskutik, Hogarreko erabilera anitzeko gelan.

Martxoak 31, asteartea, 18:30ean: Brecha orgasmica hitzaldia, Paola Damontiren eskutik, Oxforden.

Apirilak 2, osteguna, 22:00etan: Zinegoak: Indianara filma, Aita Marin. Brasilgo portugesez izango da, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluekin.