'El escándalo' eta 'Operación Panda', asteburuan Aita Marin

Bi film emango dira asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan: helduentzako El escándalo eta haurrentzako Operación Panda

Gertakari errealak dira El escándaloren oinarria. Fox News informazioaren merkataritza-gune nagusi, boteretsu eta polemikoan lan egindako emakume talde batek, ezagutzera emango ditu Roger Ailes arduradunaren sekretu guztiak.

Jay Roach zuzendariaren azken lan honek Oscar Sarietako hiru hautagaitza eskuratu ditu. Besteak beste, Charlize Theron Emakumezko aktore onenaren sarirako faborito gisa aurkeztuz.

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Operación Panda, berriz, igandean 16:30ean emango da.