Matia Fundazioarekin eta San Juan Egoitzarekin lankidetza hitzarmena sinatu du Zumaienak

Baleike 2020ko mar. 7a, 13:00
Zumaienako zuzendaria, Otezuriko Maider Azurmendi arduradunarekin eta bertako langileekin

Zumaiena ikastetxeak, Otezurik (Matia Fundazioa) eta San Juan Egoitzak (Zaintzen S.A.) lankidetza hitzarmena sinatu dute, belaunaldien arteko jarduerak sustatzeko. 

Hitzarmen hau ‘ikasketa-zerbitzua’ programaren barruan sinatu dute. Ekintza ezberdinak programatuko dituzte ekimen horren barruan, “ikasleen adina eta errealitatea, eta helduen behar eta egoerak uztartzen dituzten ekintza bateragarriak bideratuz”, nabarmendu dute ikastetxetik. Ekintza horien bidez, Jakintza transmititzeaz gain, “estereotipoak apurtzen dituzte, isolamendua apurtzen dute, autoestimua lantzen dute…, hau da, baloreak lantzen dira”, gaineratu dute.

San Juan Egoitzako Nora Mateos, eta Zumaienako Isaak Aranberri