Euskadi Irratiko 'Baipasa' saioan elkarrizketatu dute Zukan hirukotea

Baleike 2020ko mar. 5a, 17:19

Maria Zubimendi akordeoilari zumaiarra kide duen Zukan hirukoteak egonaldi artistikoa egin berri du, Jaenen, pasa den hilabetean. Horren berri eman dute Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioan.

Eguneroko tresnak erabiliz instrumentuak sortu eta 15 minutuko lana osatu du Zukan hirukoteak Hugo Morales musikagile mexikarraren zuzendaritzapean. Horren inguruan aritu dira hizketan Maria Zubimendi eta Jon Ansorena taldekideak.

Hemen entzun daiteke elkarrizketa.