Zesta puntako kluben arteko txapelketako partidak jokatuko dituzte Zumaiako pilotariek

Baleike 2020ko mar. 5a, 17:01

2020ko Euskal Herriko ezker hormako kluben arteko txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan Zumaiako pilotariek. Zesta puntako modalitatean arituko dira.

Nagusien mailako pilotariak izango dira jokatzen lehenak. Zumaiak (Cosme Agirre eta Unai Uranga) Olharroa klubeko pilotarien aurka arituko dira bihar, ostirala, 19:30etik aurrera, Markina-Xemeingo frontoian.

Larunbatean, berriz, kadete mailako puntisten txanda izango da. Hauek Donostiako Balda pilotalekuan jokatuko dute, 11:30etik aurrera. Zumaiak (Gonzalo Agirre eta Julen Cabanillas) Luzean klubeko pilotariak izangoo dituzte aurkari.