Zinegoak jaialdian aurkeztutako film laburrak emango dira gaur Aita Marin

Baleike 2020ko mar. 5a, 12:15

Zinegoak, Bilboko 17. Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdira aurkeztutako zazpi film labur emango dituzte gaur, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zineman. 

Zazpi izango dira emango diren lanak: Arantza Ibarraren Mi pequeño gran samurái/Ekai; Agnes Kolemanen Jess; Hammad Rizviren Rani; Jorge Yúdiceren Cocodrilo/Krokodiloa; Leire Acha, Sara Nikte Berrazpe, Eurie Cierbide, Beñat Etxapuru, Arantzazu Martinez, Cristina Vaquero eta Irene Velascoren Adlib; Karin Lárusdóttirren XY; eta Adán Ruizen La mariachi.

Apirilaren 2an izango da hurrengo saioa, eta bertan Indianara, Brasilgo transgeneroen borroka lantzen duen dokumentala emango da Aita Marin, 22:00etatik aurrera.