Euskara, Zumaia eta historia hizpide, gaur, Imanol Azkueren hitzaldian

Baleike 2020ko mar. 4a, 11:35

Berrehun urteko tartean euskarak Zumaian izan dituen gorabeherak aztertu ditu Azkuek. Gaur eskainiko du 'Euskara Zumaian 1766-1966: historia pixka bat, istorio batzuk' hitzaldia, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.

Euskara Zumaian 1766-1966: historia pixka bat, istorio batzuk hitzaldia eskainiko du Gaur Azkuek. Udalaren beka bati esker, berrehun urteko tartean euskarak Zumaian izan dituen gorabeherak aztertzen aritu da zumaiarra. Euskaraz hitz egiten al zuten gure arbasoek? Ba ote zekiten gaztelaniaz? Zerk indartu zuen euskara? Eta zerk ahuldu? Galdera horiei eta gehiagori erantzuten ahalegindu da, iluntasunean adibide argigarri batzuk emanda. Iragana ezagututa, hobeto ekin ahal izango baitzaie etorkizuneko erronkei.