Sailkapeneko lehen postua matematikoki ziurtatu du Kbi xake klubak

Baleike 2020ko mar. 4a, 08:35
Domusa Azpeitia B taldearen aurkako norgehiagokako irudia. Argazkia: Kbi xake kluba.

Emaitzak aldekoak ditu Zumaiako Kbi xake klubak bere ibilbideko lehen urte honetan. Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan, multzoko lidertza ziurtatu dute zumaiarrek. 

Orain hamar egun, Azpeitian Domusa Azpeitia B taldearen aurka lortutako garaipenarekin, igoera fasera sailkatzea lortu zuten Kbiko jokalariek. Pasa den asteburuan, berriz, multzoko lidertza matematikoki ziurtatu zuten. 

Garaipen borrokatua izan zela diote klubekoek. 2,5-1,5 emaitzarekin irabazi zioten Goierri taldearekin. Garaipen horren ondoren, Kbi xake klubak 22 punturekin multzoko lidertzan da. Bigarren Bergara da, 15,5 punturekin, eta hirugarren Domusa 15 punturekin.