Bideoa: Poza eta emozioa nagusi Lilatoian, zumaiarren artean

Baleike 2020ko mar. 1a, 14:05

Emakumeon Etxearen ekimenez, 150 zumaiar inguru izan dira gaur Lilatoian lasterka. Aldarrikapenak, festak eta kirolak bat egiten dute hitzordu berezi horretan, eta aurtengoak xarma berezia izan du zumaiarrentzat. Izan ere, antolatzaileek talderik handienaren saria eman diete. Hemen dago ikusgai zumaiarrak oholtzara igo diren uneko bideoa.