Salgai daude martxoko antzerkietarako sarrerak

Baleike 2020ko mar. 1a, 12:00

Iragarri dituzte martxoan Aita Mari aretoan izango diren antzerkiak, eta sarrerak salgai daude dagoeneko turismo bulegoan.

Aita Mari aretoan bi antzerki saio eskainiko dituzte martxoan. Hilaren 6an, ostiralean, Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, Maite Aizpurua Olaizola zumaiarraren eskutik. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 6 euroren truke; Gazte Txartela erakutsiz gero 4 euro ordaindu beharko dira.

Martxoan eskainiko duten bigarren obra Pinocchio haurrentzako antzerkia izango da. Martxoaren 29an, igandean, eskainiko du Gorakada antzerki konpainiak, 12:00etan. Italian girotutako istorio klasikoaren "bertsio garaikide" bat aurkeztuko du Gorakadak. Girretarako sarrerak ere turismo bulegoan daude salgai, 4 euroren truke.