Jubenilen Gipuzkoako Gomazko Txapelketako finalera iritsi dira Oihane Etxaide eta Alaia Azkue oikiarrak. Hasierako ligaxkan partida bakarra galduta lortu dute finalerako txartela. Pilota elkarteak azaldu duenez meritu handia du bikote honek, kadeteak direlako, eta jubenilen txapelketan (helduagoen kategoria) izena eman eta finaleraino heldu direlako.