[ZOZKETA] Zozkatu ditugu Joseba Irazoki eta Lagunaken eta MICEren kontzerturako sarrerak

Baleike 2020ko ots. 28a, 16:26

Joseba Irazoki eta Lagunakek eta MICEk kontzertua emango dute igande arratsaldean Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu. 

Saridunak Leire Garate eta Migel Aperribai izan dira. Zorionak. Sarrerak aretoko atean izango dituzte zain. Kontzertua 19:00etan hasiko da.