Eskualdeko hainbat emakumek parte hartuko dute igandean Lilatoian

Baleike 2020ko ots. 28a, 16:43

Igande honetan korrituko da Lilatoia Donostian. Eskualdeko hainbat emakumek parte hartuko dute bertan, eta horien artean izango da Zumaiako Emakumeon* Etxeko partaidetza. Aurtengo Lilatoiko talde handienaren saria jasoko dute zumaiarrek. 

Goizeko 10:30ean aterako dira korrikalariak Donostiako Boulevardetik, eta 5 kilometroko bidea izango dute aurrean. Helmuga Boulevardean bertan kokatzen da. 

Behin proba amaituta Zumaiako Emakumeon* Etxeko taldea Donostiako udaletxeko terrazara igoko da talde handienaren garaikurra jasotzera. Izan ere, 151 emakumek korrituko dute elkarte honen izenean.