2020/03/01 16:30ean

Zinema

Volando juntos

Volando juntos
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Nicolas Vanier. Aktoreak: Jean-Paul Rouve, Melanie Doutey, Louis Vazquez. Iraupena: 75 minutu. Generoa: Abentura. Herrialdea: Frantzia, Norvegia. Urtea: 2019.

Christian zientzialaria da, eta hegazti migratzaileak ikertzen ditu. Antzara basati saldo bat behatu nahi du, hegazkin txiki batekin. Seme nerabea eraman nahi du, baina hura bideo jokoen zale amorratua da, eta oporrak naturan pasatzeari amesgaiztoa deritzo. Halere, aita-semeak elkarrengana asko hurbilduko dira bidaia eroan.

Ordutegia: igandean 16:30ean.