Mozorro lehiaketako herritarren saria, erabakita

Baleike 2020ko ots. 27a, 18:03
'Pikapiedrak' izan dira garaile taldekako lehian.

'Pikapiedrak' eskuratu dute taldeko mozorro onenaren saria, eta 'Azafatak' bikotea izan da garaile banakako eta binakakoen mailan. 

Inauterietako argazki txokoan ateratako argazkien bozketa izan da aste honetan Baleiken. Hala, Pikapiedrak eskuratu dituzte boto gehien taldekako mailan, eta Azafatak izan dira garaile banakako eta binakako kategorian. 

Taldekako irabazleak 200 euro jasoko ditu eta banakako eta binakako kategoriakoak 80. Gerturen erosketa txartelean jasoko dute ordainsaria, Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartearen parte diren establezimenduetan erabili ahal izateko.

Banakako eta binakako kategorian 'Azafatak' eskuratu du saria.
Banakako eta binakako kategorian 'Azafatak' eskuratu du saria.