Joseba Irazoki eta Lagunakek eta MICEk Sanagustinen emango duten kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2020ko ots. 27a, 16:30
Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea.

Igandean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango dira bi taldeak. Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean; ostiral eguerdira arte izango da parte hartzeko aukera.

Igandean, martxoak 1, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango dira Joseba Irazoki eta Lagunak eta MICE taldeak. Kontzertu bana eskainiko dute, 19:00etan hasita: Irazokik eta bere taldeak Zu al zara? (Bidehuts, 2018) lana aurkeztuko du; MICEk, berriz, Zilar printzak.

Kontzertuetako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea. Ostiral eguerdira arte hartu ahal izango da parte, hemen. 

Zorte on!