Beheko Plaza elkarteak bilera informatiboa egingo du Granadako bidaian parte hartuko dutenekin

Baleike 2020ko ots. 27a, 14:37
Calahorrara eta Milagrora egindako irteeraren argazkia, 2018an.

Jubilatuen elkarteak Andaluziara bidaia antolatu du martxo amaierarako. Bidaiaren inguruko xehetasunez arituko dira asteartean. 

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak Andaluziara bidaia antolatu du bazkideentzat, 2020ko martxoaren 23tik 29ra.  Antolatzaileen asmoa da Granada, Sevilla, Cordoba, El Caminito del Rey eta beste hainbat herri bisitatzea.

Bidaian parte hartuko dutenekin bilera informatiboa egingo dute datorren asteartean, hilak 3. Hogarreko bigarren solairuan elkartuko dira, 17:00etan.