Urola Kostako Independentzia Eguna ospatuko du Ernaik

Baleike 2020ko ots. 27a, 12:31

Zarautz eta Zumaia aukeratu ditu gazte independentisten eskualdeko erakundeak independentziaren aldarrirako. Herrien arteko jokoak, kontzertuak, herri bazkaria eta elkarretaratzea egingo dituzte, azken hori Ekaitz Sirvent preso zarauztarraren etxeratzea eskatzeko.

Urola Kostako Ernaik egutegian gorriz makartu du martxoaren 14a. Izan ere, egun horretarako antolatu du Urola Kostako Independentzia Eguna. Aldarrikapena jokoz, zuzeneko musikaz eta otorduz jantziko dute, eta elkarretaratzea ere egingo dute, Ekaitz Sirvent preso zarauztarraren etxeratzea eskatzeko.

Herri bazkarirako txartelak salgai daude jada hiru herritan: Zarautzen Eguzki tabernan, Getarian Taxko tabernan, eta Zumaian Metro eta Inpernupe tabernetan. Horiek eskuratzeko azken eguna martxoaren 10a izango da.

Gazte erakundeak eskualdeko gazteak animatu ditu Independentzia egunean parte hartzera.

EGITARAUA

Martxoak 13, ostirala

  • 19:00. ...Eta segi aurrera liburuaren aurkezpena, Zumaian, Torreberri gaztetxean.

Martxoak 14, larunbata (Zarautzen)

  • 10:30. Herrien arteko jokoak, Munoa plazan. Lauko taldeak osatu behar dira, eta izena emateko hona idatzi behar da: @ernaizumaia edo @zarauzkoernai
  • 14:30. Bazkari herrikoia Musika plazan.
  • 17:00. Auskalo taldearen kontzertua Musika plazan.
  • 20:00. Ekaitz etxera lelopean, elkarretaratzea udaletxe aurrean.
  • 22:00. Kontzertuak Putzuzulo gaztetxean: Onlifly, La Regba, Parrazta eta DJ Independentzia.