Santelmoetako Gazte Eguna antolatzeko bilera egingo da larunbatean

Baleike 2020ko ots. 27a, 11:41

Inauteriak amaituta, badatoz santelmoak. Festen barruan egingo den Gazte Eguna antolatzeko asanblada egingo dute larunbat honetan, otsailaren 29an. Bilera 11:00etan izango da, Torreberri Gaztetxean.

"Etorri ideia fresko eta zoroekin. Ea denon artean Gazte Egun eder bat antolatu dezakegun!", diote bilera deitu dutenek.