Ostiralean hasiko dira santelmoetako danborradetako entseguak

Inauteriak amaitu berriak diren honetan, San Telmo jaiak antolatzeko lanetan hasi dira batzuk. Festa horietan kalera aterako diren danborradetako antolatzaileen kasua da. Helduen zein haurren danborradetako entseguak ostiral honetan bertan hasiko dira. 

Helduen danborradan 18 urtetik gorako edonork parte har dezake. Entseguak komentuan egingo dira, ostiraletan 21:30etik 22:30era, eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara.

Haurren danborradako entseguak ere ostiraletan larunbatetan egingo dira, biak ere komentuan. Ostiraletan 18:30etik 19:30era egingo dira, eta larunbatetan 16:00etatik 17:00etara. Jotzen aterako diren haur txikienak 2013. urtean jaiotakoak izango dira.

Jakintza Berri elkarteak jakitera eman du otarrak, salabardoak edo arraunak eramaten atera nahi duten haurrek entsegu egun eta orduetan eman ahal izango dituztela izenak.