Lan istripuak salatzeko elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak

Baleike 2020ko ots. 26a, 13:39

Atzo Murgan (Araba) kokatua dagoen Zorroza S.L. Gestión de Residuos enpresan langile bat hil zen, lan istripuan. Urtea hasi denetik 14 langile hil dira lan istripuetan. 

Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo da Erribera kelean, magnolio aurrean, LAB sindikatuak deituta. 20:00etan izango da.