Udaleku irekietako begirale eta koordinatzaile postuetara aurkezteko epea zabaldu dute

Baleike 2020ko ots. 25a, 15:46

Martxoaren 11ra arte eman ahal izango da izena bi zerrendetan.

Udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Postu bakoitzerako zerrenda bat osatuko dute, beraz, bi postuetarako hautagai izan nahi dutenek bietan eman beharko dute izena. Martxoaren 11ra bitarte izango da horretarako aukera, udaletxean bertan zein telematikoki.

Balioak helburu
Udaleku irekiak 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako espazioa da, eta besteak beste, gozamen espazio ludikoa eskaintzea, balioak lantzea, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza lantzea ditu helburu. 

Informazio guztia Zumaiako Udalaren webgunean dago ikusgai.