Arrizabalaga bigarren eta Tapia laugarren, EAJren Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendan

Baleike 2020ko ots. 25a, 10:29
Tapia eta Arrizabalaga, 2019ko udal eta foru hauteskundeetarako kanpainako ekitaldi batean. (EAJ)

Apirilaren 5ean izango dira Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak. Hiru herrialdeetatik aurkeztuko dituen zerrenden berri eman zuen atzo EAJk. Bi zumaiar daude Gipuzkoako zerrendako goi postuetan: Maria Eugenia Arrizabalaga eta Arantxa Tapia.

EAJk atzo aurkeztu zituen apirilaren 5ean egingo diren hauteskundeetako zerrendak. Orain lau urteko hauteskundeekin alderatuta berrikuntzak izango dira. Hala, Gipuzkoari dagokionez, aurreko hauteskundeetan lehen postuan joan den Joseba Egibar hirugarren postuan joango da; Bakartxo Tejeria izango da Gipuzkoako zerrendaburua.

Bi zumaiar daude zerrendako goi postuetan: Maria Eugenia Arrizabalaga bigarren postuan, eta Arantxa Tapia laugarrenean.

Maria Eugenia Arrizabalaga Zumaiako alkate izan zen 2003-2007 agintaldian. Zuzenbidean Lizentziatua, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ahalduna eta EAJ-PNVren taldeko bozeramailea, eta EBBko burukidea da gaur egun. 

Arantxa Tapia, berriz, Industria-ingeniaria da, elektrizitatean espezializatua eta cum laude Doktorea Nafarroako Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua da da gaur egun.