Txori Txikiko dantzako ikasleek parte hartu dute pailazoen ikuskizunetan

Baleike 2020ko ots. 24a, 20:51

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza izeneko ikuskizuna ekarri dute Zumaiara. Bi saio eskaini dituzte Zumaiena ikastetxean, eta bertaratutako haurrek primeran pasa dute. 

Pailazoak ez dira bakarrik egon agertokian. Une batzuetan Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzako ikasleek parte hartu dute. Bi ikasle talde izan dira, Alain Mayak gidatuta, saio bakoitzean. 

Argazkiak: Alondegia Kultur Etxea.