Itxas-Gain bigarren izan da neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketan, klubetan

Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean Urolaren itsasadarrean. Etxeko kluba, Itxas-Gain, bigarren sailkatu zen taldeka. 

Moilaberriko zubi parean izan zuen hasiera eta bukaera txapelketak, eta kadete mailatik beteranoetara arteko kirolariek hartu zuten parte. Zumaiako piraguistei dagokionez, hauek izan dira emaitzak:

Emakume kadeteak

  • 3. Josefa Molina.
  • 7. Ane Zalla.
  • 17. Eider Azpitarte.

Gizonezko kadeteak

  • 5. Oihan Urbieta.
  • 11. Ionan Lazkano.
  • 16. Haritz Aizpurua
  • 17. Julen Albizu.
  • 21. Peio Gonzalez.

Emakume juniorrak

  • 8. Sara Rezola (Gipuzkoako seigarren)

Gizonezko juniorrak

  • 12. Alex Lazkano.

Emakume seniorrak

  • 1. Irati Osa
  • 6. Leire Sanchez (Gipuzkoako hirugarren).

Gizonezko 23 urtez azpikoak

  • 4. Martin Egaña.
  • 11. Imanol Txapartegi.
  • 13. Unai Casquero.

Gizonezko seniorrak

  • 2. Unai Azkune.

Emakume beteranoak

  • 1. Maite Etxabe
  • 2. Izaskun Gonzalez.

Gizonezko beteranoak

  • 1. Eñaut Aizpurua.
  • 2. Ion Lazkano.
  • 13. Antonio Sanchez.
  • 15. Iñigo Etxabe.

Taldeka

  • 1. Santiagotarrak.
  • 2. Itxas-Gain.
  • 3. Pasaia Kayak.

Hemen ikus daiteke larunbatean jokatutako txapelketako argazki sorta.