Martxan dira berriro Aita Mari eskolako patioko lanak

Baleike 2020ko ots. 24a, 14:39

Zumaiako Herri Eskolaren Aita Mari eraikineko patioa berritzeko lanak gelditu zituen Zumaiako Udalak, otsailaren hasieran. Lan hauek berriro martxan dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren baimena jaso ondoren. 

Pasa den astetik, otsailaren 20tik, martxan dira berriro ere Aita Mari herri eskolako patioa egokitzeko lanak, Eusko Jaurlaritzaren baimenarekin. Dena den, Udalak adierazi duenez, arriskuen azterketak egiten jarraituko du eta beharrezko neurriak hartuko ditu.

Patio hori egiterako orduan erabilitako betelan lurrak kutsadura izan zezakeela susmatuta, otsailaren hasieran Udalak eten egin zituen Aita Mari herri eskolan egiten ari diren lanak. Lur horiek burdinolakoak zirela susmatu zuten agintariek, eta, protokoloa jarraituta, lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko erakunde baimendu batek lurraren laginak hartu zituen. Lagina aztertu ostean inertea dela ondorioztatu dute, eta lanak martxan dira berriro ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimenduta.