Zumaienan izango dira gaur salgai pailazoen saioetarako sarrerak

Baleike 2020ko ots. 24a, 10:22

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza izeneko ikuskizuna ekarriko dute gaur Zumaiara. Bi saio izango dira, eta bietarako sarrerak salgai izango dira Zumaienako atean, 14:00etatik 15:00etara bitartean .

Ohikoa dutenez, bi saio eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Zumaiena ikastetxeko aretoan. 15:00etan izango da lehena eta 17:30ean bigarrena. Internet bidezko sarrerak berehala agortu ziren, baina Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, bi saioetarako sarrerak geratzen dira. 14:00etatik 15:00etara birtartean izango dira sarrera hauek salgai Zumaiena bertako atean.

Ekitaldi jendetsuak izango dira, eta Alondegiak ohar batzuk helarazi ditu:

  • Umeen aulkiak aretora ezingo dira sartu (kontuan hartu kanpoan utzi ahal izango direla, baina ez dela inor egongo aulki horiek zaintzen).
  • Tarteko alferrikako jarleku hutsik ez utzi.
  • Txamarrak edo trasteak uzteko jarlekurik ez erabili.
  • Ezin da txutxerik jan antzerki emanaldietan.
  • Eta gogoratu, Inauteriak dira, mozorrotuta hobe!
  • Hau guztia errespetatzen badugu ziur ume eta ez hain umeek festa zoragarria igaroko dugula!