'Txorimaloa' eta 'Rekortableak', mozorrorik onenak epaimahaiaren ustez

Baleike 2020ko ots. 23a, 17:31

Argazki txokora igotako talde edo lagunen artean erabakiko da nortzuk irabaziko duten Inauteri hauetako Herritarren saria. Epaimahaiarenak, baina, atzo bertan banatu ziren.

Epaimahaikideak kalez kale ibili ziren atzo iluntzean, eta bertan ikusitako mozorroen artean aukeratu zituzten onenak. Banakako/binakako saria Txorimaloak irabazi zuen; taldekoa Rekortableek. Argazki txokoa amaitu eta berehala jaso zituzten sariak.